Manifestua

ar bg ca cs de el en eo es eu fi fr gl hu it nl pl pt sk sv tr
Download as PDF
  1. Estatu barruan zein Europan zehar jasotzen diren bidaietan, beharrezkoa da garraio publikoaren partehartzea handiagoa izatea; bereziki garrantzitusa izanik eskueldeen bereraikuntzan, hots, gizarte kohesio, inguru giroaren hobekuntza, energia eta ke isurpen aurrezketa, eta garraioan segurtasuna, bermetzako aleginean ekarpena eginaz.
  2. Txartelen salneurriek, hauen baitako sistemek eta finantza politikek trenaren eta garraio publikoaren erabilera gogoz bultzatzea beharko dute izan helburu.
  3. Lehentasuna behar dute izan, ingurugiroarekin begirunez jokatzen duten garraio publikoko aukerek.
  4. Bidaian zehar gerta litezken garraio moduen arteko aldaketak onak, lotura errazekoak eta berme osokoak beharko dute. Arazoak suertatzen diren egoera hoien aurrean, aukera egokiak emango dituenak.
  5. Txartelen erosketa sinplea behar du izan, eserleku edota ohe tokia duten plazak modu errezean eta edozein estatu edota lekutatik egitea ahal bideratuz. Txartel eta erreserba hauen erosketa hainbat eroslekutatik egitea posible eginaz.
  6. Nazioarteko zein estatuko zerbitzuen informazioa modu erreze baten eskuragarri eta uler erraza behar du izan; automobil gidariek dituzten bezain besteko aukerak gutxienez izanaz.
  7. Garraio azpiegitura eta zerbitzuen plagintza aurrera eraman aurretik, bidaiarieri modu egokian galdeketa egitea beharrezkoa da.
  8. Kalte ordainen eta kompentsazioen oinarrizko eskubidea Europa osoan zehar eta garraio publiko modu desberdinetan bateratua izan behar da.
  9. Garraio antolatzaileen artean elkarlan eraginkorra bultzatu beharra dago. Besteak beste, trenezko bidai luzeak sustatuz, eta egazkinaren aurrean aukera erakargarri bat eskeintzeko aukera eginaz.
  10. Garraio publikoak, gizartearen alde guztientzako bideratuta eta erabil erraza izan behar du.
  11. Mugaz bestaldeko herrialdeen arteko bidai motzak, modu erraz eta salneurri egoki batean egiteko moduan behar dute izan.
  12. Tren, autobus, egazkin eta itsaso zein ibaiko nabegazio zerbitzuek elkarren artean modu egokian integratuak behar dute izan. Aireportu garrantzitsu eta itsasoko portuen artean trenbidezko eta autobusezko loturak gauzatu eta hobetu behar dira, txartel bakarreko aukera, aukera den guztietan posible eginaz.
  13. Nazioarteko zein estutako abiadura handiko trenezko ibilbideak garatzen joatea beharrezkotzat jotzen de arren, hauek beste garraio aukeren garapenaren bizkar ez egitea aldarrikatzen da.
  14. Trenezko eta autobusezko distantzia handiko zerbitzuen sarrera, bertako garraio aukeren bitartez modu erraz eta eroso baten bidez gauzatu behar da, lotura eraginkorrak sustatuz.
  15. Garraio publikoaren baitan segurtsunaren inguruan lortutako onura guztiak mantendu eta hobetu behar dira.